89 langilek irmoki ekingo die EUSKARALDIAri PLEAn
AVPE-PLEA23/11/2018

 

 

EUSKARALDIA PLEA-n

 

11ko taldea osatu eta  ondorengo egin beharrekoak egin eta gero , iritsi zaigu eguna.

Gaur hasi da EUSKARALDIA Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra –Euskararen Nazioarteko Eguna- bitartean burutuko dugu ariketa sozial hau. Erakunde Autonomo honetako Zuzendaritzak, Malentxo Arruabarrena Julián andreak, oraingoan ere, apustu egiten du euskararen alde; izan ere, Akademiaren VI. Plangintzaldiko Euskararen Erabilera Planaren barne daukagun euskararen sustapenerako beste erronketako bat baitugu Akademiako langile eta ikasle guztiok. PLEAn egun dauden 117 langileetatik 58 langilek eta zerbitzu-eginkizunetan ari diren 57 ertzainetatik  31 ertzainek hartuko dute parte 11 egunetako ariketa honetan. 

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Ekin eta erantzun diezaiogun irmoki nork bere gain hartutako konpromiso garrantzitsu honi.