Plan de Uso del Euskera en la AVPE

Plan de Uso del Euskera en la AVPE

 

 

  • EUSKARALDIA PLEA-n

   89 langilek irmoki ekin diote EUSKARALDIAri PLEAn

 

11ko taldea osatu eta  ondorengo egin beharrekoak egin eta gero , iritsi zen martxan jartzeko eguna.

 EUSKARALDIA Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra –Euskararen Nazioarteko Eguna- bitartean burutu dugu ariketa sozial hau. Erakunde Autonomo honetako Zuzendaritzak, Malentxo Arruabarrena Julián andreak, orduan ere, apustu egin zuen euskararen alde; izan ere, Akademiaren VI. Plangintzaldiko Euskararen Erabilera Planaren barne daukagun euskararen sustapenerako beste erronketako bat baitugu Akademiako langile eta ikasle guztiok. PLEAn egun dauden 117 langileetatik 58 langilek eta zerbitzu-eginkizunetan ari diren 57 ertzainetatik  31 ertzainek hartu zuten parte 11 egunetako ariketa horretan. 

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Jarrai dezagun irmoki nork bere gain hartutako konpromiso garrantzitsu honetan.